martes, 11 de enero de 2011

Erreportaia luzeak

Erreportaia luzeen kasuan aldiz, ikusentzunezkoa izanez gero, irudiek ez dute motzen kasuan bezain bat garrantzirik. Izan ere, luzea denean 10minututik goiti irauten dute, beraz kasu normaletan elgarrizketak izan ohi dira.
Bigarren adibide gisa, entzumenean bakarrik oinarritu naiz. Euskadi Irratian eginiko erreportaia luze bat hautatu dut, hala nola, Burgosko prozsuari buuzko erreportaia da hurrengoa. -> klik
14minutu eta 52 segundu irauten ditu, Ainhoa Etxebeste kazetariak eginiko erreportaia luze honek.

Erreportaia laburra

Erreportaia laburrek, logikoa den bezala, denbora gutxi irautn dute (normalean 3-4 minutu gehienik). Irudiak garrantzi handia hartzen du, eta kasu honetan ohartuko zarete irudiek Amerikaren kontrasteak azpimarratzen dituztela. Irudiaren argazkia gelditzen zaigu gizakioi mentalean, entzuten dugunari baino kasu gehiago eginez.

Hemen duzue etb1tik hartu dudan erreportaia labur bat. Orotara, 3minutu eta 37 segundu irauten ditu beraz, dagokion gaiari buruzko informazio nagusia soilik dugu ikusgai.
Hala ere, neri behintzat informazio ugari dagoela iduritzen zait, laburra izateko,baina ez da astuna egiten.
Horrela, estatu kolonizatuetaz mintzo da erreportaia hau. Amerikan oinarrituz, bertan aurkitzen diren kontrasteak aipatzen dizkigu : kultur aniztasuna, politika ezberdinak, aniztasun sozial zein erligiosoak... aspertu ezin den kontinentea


Rich Site Summary (RSS)-k, XML formatua erabiltzen du wep-ean edukiak banatzeko. RRS-i esker aktualizatutako informazioa eskuratu daiteke nabegatzailearen laguntzarik gabe. Honi, sindikazioa deitzen diogu. Blogen kasuan, asko erabiltzen dugu Firefx-en bidez erraz erabili daitekeelarik. Bideo honek esan bezala, RSS jarioak sortzea oso erraza da.

Expocampus 2010 - Gorka Palazio

Gorka Palazio, gure erakasleak, Madridetik hitzaldia eman zuen Expocampus 2010.ean.
Hala nola, Expocampus 2010 delako hau unibertsitateen eztabaidetaz dihoa eta Palazio Euskal Herriko Unibertsitateko erakaslea izanki, bertan kokatu zen.
Hain zuzen,  Gorka Palaziok 2.0 ikaskuntzari buruz eraman zuen haren eztabaida. Gaia ez menperatuz gero, zaila ematen zuen solasaldia segitzea, baina azkenean teknologia berrien akatsak direla eta bideo ezin ikusirik gelditu ginen ikasleok...hau da pena!
Irrati eta telebistako inormazioaren teoria eta teknikak erakusten trebea da Palazio. Berak ere badu haren kanala : Gorka Palazioren kanala

Carlos Fernandez Liriarekin elkarrizketa

Mariela Urdaneta kazetariak, Carlos Fernandez Liriari eginiko elgarrizketaz arituko gara oraingoan.

Carlos Fernandez Liria filosofoa izateazgain, idazlea, españoleko erakaslea eta gidoilaria da.

Gai berarekin segituz, komunikabideak, manipulazioa, komunikabideen boterea... ditu aipagai une oro. Argi den bezala, etnozentrismoaren gaia ez du nahi gabean ateratzen airera! Amerikaren kolonizazioa edota Amerikaren aurkitzea Espaiñolek egin zuten, duda, zalantzan jartzen du Liriak. Horrela lotzen ditu etnozentrismoa eta munduaren ikuspegia, gure begirada kulturan finkatuz. Munduaz mintzatzean, kulturatik bada ere, dena baginaki bezala mintzo girela azpimarratzen digu Liriak : etnozentrismoaren islada, kasu honetan.
Era berean, komunikabideen boterea eta hedabideek egin OHI duten zentsura ditu solasaldiko ardatz nagusiak. Besteak beste, Hugo Chávez Venezuelako presidenteak bizi duen zentsura-bazterketa dakarzkigu gogora. Bai, zentsura mediatikoa, informazioa ezin hedatuz, errealitatea ezin erakutsiz pairaturiko zentsura hain zuzen. Ber maneran lotzen ditu Carlos Fernandez Liriak Europan (eta mundu osoan) hainbeste aldarrikatu eta itxuraz errespetatu ohi diren giza eskubideak : adierazpen askatasuna barne.

Manipulazioaren indarra





Nola irensten duen munduak, nola irensten gaituen munduak...!
Manipulazioak gure errealitateak jaten ditu, batzuen onerako eta besteen txarrerako.
Hori erakusten digu aitzineko bideoak; gizartearen kontrola nola neurtzen duten komunikabideek.
Gizarte desitxuratu eta marraztua; familiaren garrantzia, diruaren maitasuna, kontsumitzeko ohitura, itxuraren desitxuraketa... botereak du indarra, eta komunikabideen indarrak eraikitzen du egungo errealitatea.
Komunikabideek gizartea kontrolatzen dute, bidea marraztu eta denak norantza berdineruntz gidatuz.
Ez gehiegi pentsatu! erakusten digute, barneratzen digute hedabideek.
Agertu nahi dutena, giza mentalaren entretenimendu hutsa da!
Agertu nahi ez dutena aldiz, egi hutsa! Munduaren arazoak, errealitateak!Boterean direnen lekua arriskuan jartzen duten gertakariak...

Esan nahi dena asmatuz - Gorde nahi dena ezabatuz