martes, 11 de enero de 2011

Carlos Fernandez Liriarekin elkarrizketa

Mariela Urdaneta kazetariak, Carlos Fernandez Liriari eginiko elgarrizketaz arituko gara oraingoan.

Carlos Fernandez Liria filosofoa izateazgain, idazlea, españoleko erakaslea eta gidoilaria da.

Gai berarekin segituz, komunikabideak, manipulazioa, komunikabideen boterea... ditu aipagai une oro. Argi den bezala, etnozentrismoaren gaia ez du nahi gabean ateratzen airera! Amerikaren kolonizazioa edota Amerikaren aurkitzea Espaiñolek egin zuten, duda, zalantzan jartzen du Liriak. Horrela lotzen ditu etnozentrismoa eta munduaren ikuspegia, gure begirada kulturan finkatuz. Munduaz mintzatzean, kulturatik bada ere, dena baginaki bezala mintzo girela azpimarratzen digu Liriak : etnozentrismoaren islada, kasu honetan.
Era berean, komunikabideen boterea eta hedabideek egin OHI duten zentsura ditu solasaldiko ardatz nagusiak. Besteak beste, Hugo Chávez Venezuelako presidenteak bizi duen zentsura-bazterketa dakarzkigu gogora. Bai, zentsura mediatikoa, informazioa ezin hedatuz, errealitatea ezin erakutsiz pairaturiko zentsura hain zuzen. Ber maneran lotzen ditu Carlos Fernandez Liriak Europan (eta mundu osoan) hainbeste aldarrikatu eta itxuraz errespetatu ohi diren giza eskubideak : adierazpen askatasuna barne.

No hay comentarios:

Publicar un comentario